ENPRESARIAREN BETEBEHARREZKOTASUNA
- Lan-arriskuen prebentziorako 31/1995 Legea:
Enpresariak bere langileen babesarako betebeharrezko pautak ezartzen ditu, EPI-en erabilera, lanerako ekipamenduaren egokitasuna, lanaren ondorioz ager daitezkeen arriskuen informazio eta prestakuntza,... - 486/1997 Errege-Dekretua: LANTOKIAK:
Erorketa arriskua dagoen lan lekuetara sartzeko baimena duten langileentzako, neurri egokiak hartu behar dira hauen segurtasuna bermatuta gera dadin.Bi metro baino gehiagoko erorketa arriskua duten plataformak, andamioak, pasabideak, desnibelak, hutsuneak eta irikiguneak barandekin eta segurtasunerako baliokideak diren beste sistema batzuekin babestuko dira. - 773/1997 Errege-Dekretua: Babeserako Equipo Pertsonal - EPI-en erabilerari buruz:
Babes pertsonala behar duten lan postuak eta lan postu bakoitzak izan dezakeen arrisku edo arriskuen aurkako hartu behar diren babesak zehaztu behar dira. Babestu beharreko gorputzeko atalak eta erabili beharreko EPI motak. - Lanerako ekipoei buruz 1215/1997 ED-a aldatzen duen 2177/2004 Errege-Dekretua:
4.1.1 Eranskina: altueratan dauden lan puestuetara iristeko hartu behar diren denboraldi baterako lanak, zirkulazio frekuntzia, igo beharreko altuera eta iraupenaren arabera aukeratuko dira.
EZ BETEZEAREN ERANTZUNKIZUNAK
- ERANTZUNKIZUN ZIBILA.
- ERANTZUNKIZUN PENALA: Lanbide-zuhurtziagabekeria eta zuhurtziagabekeri ausartegia.
- ADMINISTRAZIO-ERANTZUNKIZUNA: Ikuskapen-zigorrak.
- LANEKO DISCIPLINAZKO ERANTZUNKIZUNA: Ohartarazpenak, enplegu-soldaten etenaldia nahiz disziplinazko kaleratzea.