Lan bertikalei ekiteko gogoa gure hobbya den eskaladatik sortu zitzaigun. Egun batean gure hobbya gure bizibide bihurtzeko apostua egin genuen, modu honetan duela urte batzuk, zehazki 2006ko irailean, sortu zen Prest lan bertikalak.

Gure jarduera burutzerako orduan sortu daitezken arriskuak direla eta segurtasuna da gure lehentasun handiena. Hau dela eta, gure taldea osatzen duten profesionalak, eskeintzen ditugun zerbitzuetan espezializatuak daude. Aldez aurretik trebatuak eta akreditatuak izan dira.

Horrez gain, gure enpresatik kanpo dagoen PREMANK-ek, Lan Arriskuen Prebentziorako zerbitzua eskaintzen digu. PREMANK-etik behar dugun prestakuntza emateaz arduratzen dira. Beraiekin jorratzen ditugun arloak hurrengoak dira: Laneko Segurtasuna, Higiene Industriala, Laneko Medikuntza eta Laneko arriskuen Prebentzioa.

Slide item 1
Slide item 2
Slide item 3
Slide item 4
Slide item 1
Slide item 2
Slide item 3
Slide item 4